Aster Navas

«Noreply»

Ikastetxeko covid arduraduna naizen aldetik, egunero zorrotz betetzen dut «noreply» emailgo helbide batetik Hezkuntza Sailak helarazten didan galdetegia. Egunero ikasgela, ikasle eta irakasle positiboen eta konfinatuen kopurua ezezik talde eta maila bakoitzeko kasuak ere gaurkoratzen ditut.

Egunero, «Bidali» botoian klik egin ondoren, erantzun automatiko bat jasotzen dut, txosten hori iritsi dela ziurtazen didana; ez dakit, egia esanik, nora...

Egunero espero dut, alferrik, norbaitek, azkenean ere, seigarren olatu honen informazio gero eta kezkagarriago hori ikustean, telefonoa hartu eta institutura deitu diezagula.

Ea bihar; adore emateko besterik ez bada ere...

En fin.

Bilatu