Jon Otero Uribarren

Udalaitzeko gurutzea

Gipuzkoako batzar Nagusiak eskatu ei dio Arrasateko udalari Udalaitzeko gurutzea berrezarri dezan. Arrat¡sateko herritar moduan ez nago batere ados erabaki horrekin.

Zertan oinarritzen da eliza ezartzeko gurutzea mendi batean? Euskal Herriko biztanleriaren %57a kristaua dela? Beren jaingoiko hori guztiona eta bakarra dela? Hainbeste erligio munduan... Jainko ona bakarrik ote da? Ura ardo bihurtu, noski, deabruaren miraria. «Bekaturik» gabea birjina zelako? Noski, zer pentsamendu ote zituen buruan? Mirariak soilik biblian agertzen omen dira, dio materialista kristauak. Arren, denok dakigu une honetan mirariak daudela Unibertsoan, ta lurra unibertso barruan dago, zergatik? Unibertsoa bukaezina dalako. Jaingoikoa dana da, ikusten dugun dana, ona eta txarra, garbia eta zikina. Non dago deabrua? Unibertso barruan dena horren barruan, beraz, Jaingoikoaren parte ere bada. Zer gezur diote elizetan, soilik ona dela ? Mezua saltzeko balio du, sosak irabazteko ere. Jainko anitzza da kristau, atei, islamista, budista, jentil, pagano... hizkuntza ugari. Horrela ziurtatzen ditu bere bi aldeak, maitasun eta deabrua.

Ez gaitu ordezkatzen ia arrasatear erdiei gurutzeak, berriro jarri dezatelaren aurka gaude askok, baldin ere errespetatzen badugu kristautasuna ere.

Bilatu