Ainhoa Intxaurrandieta, Kontu Auzitegiaren aldeko ebazpena ezagutu berritan
NAIZ Irratian izan da Ainhoa Intxaurrandieta, Kontu Auzitegiak bera eta Iñaki Errazkini arrazoi eman ostean. «Aurrez bagenekiena tribunal batek berretsi egin du, eta horrek poza ematen digu», adierazi du. Gipuzkoarrei «izugarrizko kalte ekonomikoa ekidin» zietela adierazi du, «urtero 11 milioiko galerak izango genituen 20 urtetan zehar» eta «hori da gelditu genuena». EAJ eta PSEk EH Bildu kikiltzeko saiakera egiten ari direla salatu du, mezu bat igortzea: «berriz gobernatzera iristen bazarete horrelako gauzekin ezin zarete sartu».
2019 EKA. 10
Loading...