El dirigente de Sortu Rufi Etxeberria junto a la abogada Jone Goirizelaia. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Jone Goirizelaiaren lehen balorazioa Bateragune auziko helegiteaz

Espainiako Konstituzio Auzitegiak onartu du tramitera Bateragune auziko bosten zigorraren aurkako helegitea. Info7 irratian egin du lehen balorazioa Jone Goirizelaia abokatuak, bost espetxeratuak aske utzi ala ez epe motzean erabakiko dutela espero du, izan ere zigorraren erdia baino gehiago bete dute, jada, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jazinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezek. Antzeko kasuetan pertsona asko kalean geratzen direla esan du Goirizelaiak eta bere esanetan, erabakia azkar hartu ezean «arriskua dago sakoneko auziaz erabakia hartzen dutenerako zigor osoa beteta izatea». Tramitera onartzea berri ona dela esan du bost espetxeratuen abokatuak, «horrek esan nahi du guk aurkeztu ditugun arrazoiak onargarriak direlako juridikoki». Gainera, euskal jendartearentzat ere pozgarria dela uste du, «inork ez duelako ulertzen egoera politiko berri honetara ekartzeko lan egin duten pertsonak espetxean zigorra betetzen egotea».

 

2013 MAI. 09
Loading...