Julen Arzuaga se dispone a intervenir. (ARGAZKI PRESS)
Julen Arzuaga: «Garai berrietara egokitzeko Espainiako Estatuaren ezintasuna tamalgarria da»

Julen Arzuaga EH Bilduren Gasteizko parlamentaria ere Aske Gunean izan da. Kontzentrazio ostean, ‘La maza y la cantera’ bere liburuaren inguruko hitzaldia eskaini du. Aurrez, NAIZi egindako adierazpenetan Espainiako Estatuak garai berrietara egokitzeko duen ezintasuna «tamalgarria» dela esan du. 2010ean argitaratutako liburuan gazteria independentistaren aurka izandako polizia jazarpena jaso zuen Arzuagak, abiapuntua orain 30 urte inguruan kokatuz. Bere esanetan «tamalgarriena da pentsatzea, gaur egun gauzak nola aldatu diren eta nola garai bateko funtzionamoldeak bere horretan mantentzen diren».

2013 API. 17
Loading...