L. Mujika (Kaskarotenia): «Poulouk kanporatu nahi gaitu eta insistitzen du»
Ziburuko Kaskarotenia ikastolako proiektua hasi zenetik izan dituzte zailtasunak gurasoek. Egun etxe prefabrikatu batean daude. Baina ikasturtea hasterako Herriko Etxeak utzitako orubearen kontratua amaitu dela argudiatuta kanporatu egin nahi ditu auzapezak. Info7 irratian Laida Mujika, ikastolako guraso eta lehendakaria izan dute. Bere esanetan «aterabiderik gabe ez garela hortik joango esan genion, eta ez dugunez alde egin, auziperatu gaitu». Guy Poulouren jarrera mespretsuzkoa dela nabarmendu digu. Halaber azpimarratu du «ikastolek frogatu dutela eskola onak direla eta ezinbestekoak euskararentzako». Positiboena, Ziburuarrengandik jaso duten sostengua.
2014 ABU. 21
Loading...