Abortoaren legearen erreformaren aurkako mobilizazioak
Egungo abortoaren inguruko legea erreformatu asmo du Espainiako Gobernuak eta atzerakoia dela iritzita, honen aurkako protestak antolatu ditu mugimendu feministak euskal hiriburuetan. Gasteiz, Bilbo eta Donostian izan dira eguerdian protestak, baita Altsasun eta Ermuan ere, eta iluntzean Iruñean izango da azkena. Hurrengo egunetan protesta berriak egingo dituztela iragarri dute. (Gorka RUBIO / Monika DEL VALLE / Juanan RUIZ/ ARGAZKI PRESS)
2013 ABEN. 21