Atentatuen ondotik dolua
Pariseko azaroaren 13ko gertakarien biharamunean, elgarretaratzeak antolatu dituzte Lapurdi kostaldeko hainbat hiritan. Larunbatean, Baiona, Biarritz eta Angelun izan dira eta igandean, Hendaian eta Donibane Lohizunen antolatu dituzte, eguerdian. Baionan, kultura eta kirol ekimenak mantendu dituzte, baina hiru egunez Estatu osoa doluan da ofizialki. Atentatuen harira, kontrolak jarri dituzte Hendaian eta Pausun.
2015 AZA. 14