Berdintasunaren aldeko urrats berria Jaizkibelek, 20.a
Jaizkibel konpainiak 1996an hasitako bidean urrats berria eman du Hondarribian. 20. aldiz emakume eta gizon, bakoitzak nahi duen paperari eutsita gipuzkoar herriko kaleetan zehar desfilatu ahal izan du. Kale Nagusian gora izan dira ohiko plastiko beltzak eta herriko, herrialdeko eta EAEko gobernuen mespretxua ere presente izan da. EAEko arartekoaren, Emakundeko zuzendaritzaren eta Podemos eta EH Bilduko ordezkaritza zabalaren babesa izan du Jaizkibelek. [ARGAZKIAK: IDOIA ZABALETA | ARGAZKI PRESS]
2016 IRA. 08