Elektrikalariek Baionako Herriko Etxeko argindarra eten dute. (Guillaume FAUVEAU)
Sindikatuek beren erabakitasuna erakutsi nahi izan dute karrikan. (Guillaume FAUVEAU)
Manifestari bat ke artean, asteazken huntan Baionan. (Guillaume FAUVEAU)
Intersindikalak Baionako suprefeturan eman du ondoko hitzordua, ostegunean. (Guillaume FAUVEAU)
Gurpilak bidean, garraiolariek ezin izan dute Mugerreko pleitagunera sartu. (Guillaume FAUVEAU)
Garraiolari batzuekin ika-mikaren bat sortu bada ere, normaltasunez iragan da Mugerreko blokeo ekintza. (Guillaume FAUVEAU)
Goizeko lehen orduetan Mugerreko pleitagunea blokeatu duten unea. (Guillaume FAUVEAU)
Auto lerro garrantzitsuak sortu dira Mugerreko ekintzaren eraginez. (Guillaume FAUVEAU)
Blokeoa eta milaka lagun karrikan erretreten erreforma salatzeko
Greba eta mobilizazio egun berri baten testuinguruan, martxoaren 15eko lehen orenetan LAB, FSU eta Solidaires sindikatuetako ehun bat kidek Mugerreko pleitagunea blokatu dute. Baionako manifestazioan 10.000 lagun atera dira karrikara, antolatzaileen erranetan.
2023 MAR. 15