Dima eta Bakaikuren urratsa erabakiaren aroa ireki dadin
Urrats berri bana eman dute Dimak eta Bakaikuk gaur Gure Esku Dagok aldarrikatu duen erabakiaren aroa ireki dadin. Goizeko lehen ordutik jende asko joan da botoa ematera. Bakaikun balizko Euskal Herria independentea dute galderan eta estatu burujabea Diman; bietan Bai, Ez ala zurian botoa emateko aukera. Heldu den urtean 100dik gora herrik segiko diote lehenbizi Etxarri Aranatz eta Arrankudiaga-Zollon hasi eta ekainean Goierri, Debagoiena, Aramaio eta Ispasterrek indartu zuten bideari.
2016 AZA. 27