Duela 14.500 urte inguruko grabatu multzoa aurkitu dute Lekeition
Lekeitioko Armintxe leizean duela 14.500 urte inguruko grabatu multzo bat aurkitu dute, kalitate tekniko handia duena eta oso argi ikusten dena. Aurkikuntzak hainbat animaliaren dozenaka grabatu jasotzen ditu eta tartean Kantauri Itsasoaren inguruan oso berriak diren figura batzuk ageri dira, esaterako felinoak; gutxienez bi lehoi ageri dira.
2016 URR. 13