Elkartasuna Charlie Hebdo komunikabidearekin
Mila pertsonatik gora elkartu dira Baionako herriko etxearen aitzinean Charlie Hebdo komunikabideari egindako atentatuaren kontra azaldu dira. Bertara, besteak beste Jean-René Etchegarai Baionako auzapeza eta Sylvie Durruty hurbildu dira. Gainera, Biarritze eta Angelun ere ehunka pertsonek antolatutako elgarretaratzetara hurbildu dira adierazpen askatasunari egindako erasoa salatu dute. Argazkiak Bob EDME eta KAZETA.
2015 URT. 07