
Ordu betez, energiaz eta giro onez gainezka egon zen kontzertua eskaini zuen Esne Beltzak, eta ikusleek jakin zuten eskertzen. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Bermeoko Kafe Antzokiak hartu zuen Esne Beltzaren kontzertua. Energiaz betetako saioa eskaini zuen taldeak, eta ez da gutxiagorako: ia zortzi hilabete zeramatzaten kontzerturik eskaini gabe. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Kontzertuaren zati nagusia ‘Ni’, euren azken diskoa errepasatzeari eskaini zioten. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

‘Ni’ diskoari izena ematen dion abestiarekin batera hartu zuen oholtza Txino, breakdancer iruindarrak. Show bikaina eskaini zuen. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Etzakit taldearen ‘Izar’ abestiaren bertsioan protagonismo berezia izan zuten Solanorekin lehen lerroan dirauten Joan Mari Beasain (pandeoan) eta Aitor Zabaletak. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Konfetipean, ‘Euskaraz bizi nahi dut’ abestiko lelo euskazalearekin bat egin zuten ikusleek. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Une goxoak ere izan zituen kontzertuak, gitarra eskuartean eskainitakoak. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Trikitia eta panderoa eskuan, Xabi Solano eta Joan Mari Beasainek ‘Inpernuko’, Gernikako sarraskiari eskainitako abestia jo zuten. Kukaiko dantzariek ere parte hartu zuten kantu honetan. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Jaia eta aldarrikapena bateragarriak direla erakutsi zuen beste behin ere Esne Beltzak. Presoak, Iñigo Cabacas, feminismoa… taldearen konpromiso soziala agerian geratu zen. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Jendea zutik eta dantzan jarri zuen Esne Beltzak, betiere Solanoren gomendioei jarraiki: mugitu gorputza, baina zure eserlekutik eta musukoa jantzita. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Ordu betez, energiaz eta giro onez gainezka egon zen kontzertua eskaini zuen Esne Beltzak, eta ikusleek jakin zuten eskertzen. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU

Bermeoko Kafe Antzokiak hartu zuen Esne Beltzaren kontzertua. Energiaz betetako saioa eskaini zuen taldeak, eta ez da gutxiagorako: ia zortzi hilabete zeramatzaten kontzerturik eskaini gabe. Gaizka PEÑAFIEL | FOKU
Esne Beltza, energia olatua
Jaia eta aldarrikapena bateragarriak direla erakutsi du beste behin Esne Beltza taldeak. NAIZ kontzertuen barruan, Bermeoko Kafe Antzokian eta dena emateko prest zegoen publikoaren aurrean hedatu zituzten bere aldarriak. Eta ikusleek jakin zuten maila ematen. Energiaz betetako saioa izan zen, oholtzan zein oholtzaz kanpo.
2020 UZT. 18