Euskal zaleen erakustaldia Tourraren igaroaldian
Euskal Herrian izan da 2018ko Tourraren azkenaurreko etapa eta munduak ikusi du txirrindularitza froga garrantzitsuena non erabaki den. Eguerdian mosaiko erraldoi bat egin dute herritarrek eta mundu osoko telebistetan zuzenean ikusi ahal izan da. Ibilbide guztia, gainera, ikurrinez betea izan da. Bestelako aldarriak ere izan dira; presoen gerturatzearena, adibidez, eta giroa eta txirrindularitzarekiko errespetua eta maitasuna nagusitu dira nabarmen, kirol honetako hainbat adituk eta arituk nabarmendu duenez.
2018 UZT. 28