Gerratik ihesi, bakerik ezin topa
Ez da gerra baina bortitza da, Mazedoniako polizia indarrez ari da gerratik ihesi mugara iritsi zaizkion ehunka herritarri aurre egiten, muga pasa ez dezaten. Leherkaririk gabeko granada modukoak eta gas negar eragileak baliatu ditu poliziak, pertsonek aurrera egin ez dezaten. Europak mugak itxi ditu, bizkarra emanez milaka herritarri Balkanetan, Greziako irletan eta Libia eta Italiako itsasartean. Azken honetan 3.000 migratzaile noraezean geratu dira gaur.
2015 ABU. 22