Herri Urrats: Milaka lagun elkartuak Seaskaren alde
Eguraldia lagun, milaka lagun bildu ziren maiatzaren 12an Senpereko aintziraren inguruan ospatu zen Herri Urratsen. Besta giroan adin guzietarako zuzenduriko programaz gozatu zuten Seaskaren aldekoek. Animazioaz gain, bestari hasiera eman zion ekitaldian beren aldarrikapenak entzunarazi zituzten elkarteko bozeramaileek. Hogeita hamar postu eskatu zizkioten Frantziako Hezkuntza Ministeritzari hurrengo ikasturterako, honek bost baizik ez baitizkio eman nahi.
2019 MAI. 13