Jabier Salutregik, EGINeko azken zuzendariak, askatasuna berreskuratu du
Jabier Salutregi kalean da Burgoseko espetxetik atera eta gero. EGINeko azken zuzendariak zazpi urte baino gehiago eman ditu preso. 10:30ak inguruan berreskuratu du askatasuna eta espetxeko atarian zain zituen senide, lagun eta lankide ohi ugarik egin diote harrera.
2015 URR. 29