Laborantza omendua Biarritzen
Lurrama laborantza saloiak ateak ireki ditu azaroaren 16an. Hautetsiek hastapena eman diote laborantza herrikoi eta iraunkorraren aldeko apustua egiten duen ekimenari. Goizean 1.000 ikaslek laborantzaren mundura hurbiltzeko parada izan dute. Azaroaren 18ra arte, gustu eta adin guztientzat zuzenduriko ekimenek programa osatuko dute.
2018 AZA. 16