Ondarroako IbilaldiXE, hitz egiteko era bat baino gehiago, herri bizi bat
‘Xe’ esanez hitz egiteko modu bat ez ezik herri bat ere irudikatu nahi dute Ondarroako Zubi Zahar Ikastolako lagunek. Euskara berea duen herri bat. Ibili dabilen hizkuntza bat. Bizia. Goroldiorik gabeko harria bezalaxe. «Gure herria, gure herrixe, horrelakoxea delako: bixixe. Alaixe. Argixe. Iraixe».
Jolasteko eta euskaraz bizitzeko gogoz daude ondarroarrak, eta hala hartu dituzte etorri diren milaka bisitariak.
2023 MAI. 21