Ongi etorri "bakearen artisauak"!
Luhuson atxilotu dituzten Txetx Etcheverri, Béatrice Molle-Haran, Michel Bergouignan, Michel Berhokoirigoin eta Stéphane Etchegaray "Etxe" kontrol judizial pean aske utzi ditu epaileak. "Etxe" Euskal Herrira ailegatu den lehena izan da. Abenduaren 21eko goizean Berhokoirigoin eta Bergouignan Baionara dira. Arratsaldean, Txetx Etcheverri ailegatu da Baionara eta tren geltokian ongietorria egin diote. Besteak beste, Sylviane Alaux, Max Brisson, Jean René-Etchegarai, Jean-Claude Iriart eta Alice Leiciagueçaharrek ekimenean parte hartu dute. Michel Berhokoirigoini ongietorria antolatu diote Euskal Herriko Laborantza Ganbaran abenduaren 22an. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena eta Bob Edme.
2016 ABEN. 21