Paretak arte bihurtuta
Baionako Street Art festibalaren bigarren edizioa iragaiten ari da urriaren 17tik 21era. Bost egunez, mundu osoko hogei bat artistek beren obrak margotuko dituzte Lapurdiko hiriguneko paretetan. Ekimen artistikoak iraunen duen bitartean, hainbat ikastaro eta animazio antolatu dituzte. Halaber, Spacejunk erakundeak eta Herriko Etxeak argazki lehiaketa bat antolatu dute festibalari buruzko irudi politena saritzeko.
2018 URR. 19