SNCFko tren gidariak kexu
Laugarren greba eguna zuten atzo SNCFeko tren gidariek. Zuzendaritzak negoziatzeko borondaterik ez duenez, mobilizazioekin segituko dutela iragarri dute langileek. Apirilaren 9ko greba mugimenduak sostengu zabala lortu du Ipar Euskal Herrian. Goizean goizetik hainbat ekimen antolatu zituzten protestan parte hartu zutenek.
2018 API. 10