Txapela buruan eta ikurrina astinduz, Euskarians indartsu zelairatu da
Belgikaren aurka porrot nabarmena jasoagatik ere, Euskarians indartsu itzuli da berdegunera. Ekainean Kataluniaren aurka irabazi ostean, aurten bigarren aldiz lehiatu da, oraingoan Donibane Lohizunen, eta proiektuaren sustatzaileen ilusio agerikoarekin. Txapela buruan, ikurrina astindu eta euskal nazioarekiko harrotasunez zelairatu ziren jokalariak, bertaratu zirenen miresmenerako.
2023 AZA. 25