Amets Arzallus: «Txapeldun bakarrera mugatzea eguna nahiko irakurketa murritza da»
Amets Arzallus Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari elkarrizketa egin diote GARAk eta NAIZek. Igandeko eguna txapeldun bakarrera mugatzea «nahiko irakurketa murritza» dela uste du hendaiarrak. «Ni talde haundi baten partaide sentitzen naiz eta hor txapelak oso zirkunferentzia zabala duela iruditzen zait».
2013 ABEN. 17