Eubako pasiotarrak, 60 urte euskara sustatzen
Duela mende erdi inguru euskarak berpizte moduko bat izan zuen, frankismoaren gau iluna bukatuta. Ikastolak sortu ziren, kantagintzan eta literaturan indartu egin zen hizkuntza, hedabideetan ere bai... Lan isil eta iluna egin behar izan zuten askok, aurrez berpizte hori prestatzeko. Ekarpena egin zutenetakoak izan ziren Eubako pasiotarrak, ikasgeletan eta aldizkarietan euskara sartuz. Duela 60 urte sortu zen ikastetxe bizkaitarra, eta urteurren ekitaldian izan da NAIZ.
2016 IRA. 20