Euskal errepublikaren alde indarrak biltzeko deia egin du EH Bilduk
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan euskal errepublikaren eta independentziaren aldeko mobilizazioak deitu ditu EH Bilduk. Donostian, Joxean Agirrek euskal errepublikaren alde indarrak biltzeko deia egin du, «haustura demokratikoa eragotzi zuten eragile politikoei, ez dezaten orain gauza berbera egin» dei egin die eta Euskal Herriaren aitortzaren eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko eskatu die.
2014 EKA. 03