«Gehiengo independentista aktibatzen badugu ez gaitu inork geldituko»
Gernikan ospatu dute milaka lagunek Aberri Eguna Independentista Sareak deituta. Manifestazio amaierako ekitaldian gehiengo independentista aktibatzeko deia egin du Txutxi Ariznabarreta eledunak, modu horretan prozesu independentista «geldiezina» izango dela azpimarratuz.
2017 API. 16