Joxe Mari Esparza: “Elizaren inmatrikulazioena lapurreta historikoa da”

Elizak inmatrikulatu dituen ondareen zerrenda publikatuko du Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioak. Balorazio positiboa egin du Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak, inmatrikulazioen berri lehenengo aldiz eman zuena estatu mailan, alegia. Plataformako kide Joxe Mari Esparzak Hamaika Telebistari eskainitako elkarrizketan adierazi du 10 urte behar izan direla Espainiako Gobernuak Elizaren inmatrikulazioen zerrenda publikatzeko, Nafarroan 15 egunetan lortu egin zena.

Zerrendak 1998tik 2007ra Elizak bere izenean jarritako ondareak jasotzen ditu, Aznarren gobernuak legea aldatu zuen unetik, alegia, Elizak nahi zituen ondareak bere izenean errejistratzeko aukera eman ziona. Esparzak salatu duenez, “sekulako lapurreta historikoa” izan da.

2018 IRA. 03