‘Naparra’ bilatzen segi eta De la Nuez ikertzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Joxe Migel Etxeberria Naparra berriro bilatzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, senideen abokatuaren helegite bat onartuta. Horrez gain, auzitegiak eskatu du iker dadila ustezko CESIDeko kide ohi Arnau de la Nuezen inguruan ere. Izan ere, haren pistarekin iritsi ziren Naparra Landetan egon daitekeen ondoriora, alegia, hark Iñaki Errazkin kazetariari emandako informazioari tiraka.
2018 MAI. 15