BENITO LERTXUNDIK JASO DU ADARRA SARIA

Euskal kantagintzari egindako ekarpenagatik eta bere ibilbideagatik, Adarra saria jaso du Benito Lertxundik. Sari emate ekitaldia atzo izan zen Donostiako Victoria Eugenia antzokian eta, horren ostean, kontzertu berezia eskaini zuen «Orioko bardoak». Adarra saria orain hiru urte sortu zuen Donostiako Udalak, euskal musikari egindako ekarpenak goraipatzeko asmoz.

Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS