![Imanol Vicente, Auzitegi Gorenaren sententzia ezagutu eta gero burututako agerraldi publikoaren ondoren. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/024/808/article_main_landscape/20130424_vicente.jpg)
Segiko kide izateagatik sei urteko espetxealdia betetzera zigortutako Imanol Vicente donostiarrak bere burua aurkeztu du Martuteneko kartzelan, NAIZek baieztatu ahal izan duenez.
Arrazoi pertsonalak zirela medio, Imanol Vicente eta Nahikari Otaegi ez ziren izan ostiral goizaldean Donostiako Bulebarrean, Ertzaintza Aske Gunean sartu eta auzi beraren baitan zigortutako gazteetako sei atxilotu eta espetxeratu zituenean. Halere, biek bat egin dute Aske Gunearen inguruan sortutako dinamikarekin.
Vicentek gaur aurkeztu du bere burua Martutenen, eta Otaegik azken egunak bizi ditu aske, aste honetan zehar bere burua aurkeztuko duela iragarri baitzuen.
Martutenen bere burua aurkeztu duen gazteari elkartasuna eta babesa adierazteko, bi deialdiren berri eman dute ostegunari begira.
Arratsaldeko 19.30ean elkarretaratzea egingo dute udaletxe aurrean, bertan eztabaidatuko den Aske Gunearen aurkako mozioa dela eta. Kamiseta laranjekin agertzeko deia egin dute.
Ondoren, 20.00etan, beste elkarretaratze bat egingo dute, Anoetako errotondan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)