![Arartekoaren bulegoaren aurrean elkarretaratzea egin du Herrirak. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/027/664/article_main_landscape/herrira_ararteko.jpg)
Herrira mugimenduaren delegazio zabal bat Nafarroako Arartekoaren bulegoan izan da Josune Arriaga nafar presoaren aferaren baitan zerbait egin dezala eskatzeko, «berriz ere Iruñetik urrun eraman nahi baitute».
Juan Carlos Arriaga, Josune Arriagaren anaia, eta Imanol Karrera Arartekoaren idazkari nagusiarekin eta aholkulariaren egon dira. Zehazki, bi promosamen egin dituzte: Josune Arriaga bisitatzeko saiakera egitea eta Gobernu espainiarrarekin gestioak egitea presoa urrundu ez dezaten.
Josune Arriaga Iruñeko espetxera ekarri zuten pasa den ostegunean Topasetik, baimen berezia eman baitzioten bere amari bisita egiteko. Hamar urte ziren ama ikusten ez zuela eta honen osasun egoera kaskarra medio, baimena eman zioten.
Adin eta osasun kontuak tarteko, gero eta gehiago dira euren seme edo alabak bisitatzera joan ezin dutenak Herriraren esanetan. Afera hau, sakabanaketaren amaiera eskatzeko beste arrazoi bat dela uste du mugimenduak.
«Gizatasun kontu hutsa da», dio oharrean, «gizartearen gehiengoa aspaldi ari zaie eskatzen estatuei ez dezatela segitu sufrimendua eragiten». Eskaera horrekin jarraituz, bi elkarretaratze eginen dituzte Iruñeko kartzelaren atarian. Bata 12.00etan egin dute, bestea 19.00etan izango da.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)