Ibon Iparragirreren senideek NAIZi adierazi diotenez, gaur goizean Gizaburuagako bere etxean paisanoz jantzitako poliziak zebiltzan eta ondoren Ertzaintzaren hainbat patruila agertu dira. 10.45 aldera atxilotuta eraman dute.
Iparragirrek gaixotasun larria du eta 2011ko urritik etxean dago, espetxealdi arinduan.
Senideek uste dute Iparragirre Ondarroako Ertzaintzaren komisariara eraman dutela.
Etxeratek azaldu duenez, Auzitegi Nazionalaren aginduz atzeman dute ondarroarra. Auzitegi Goren espainolak Iparragirreri eta Asier Badiolari ezarritako kartzela zigorra berretsi zuen joan zen astelehenean eta horren ondotik etorri da agindua.
Senideek Iparragirreri eta bere familiari horrelako egoera bat jasanaraztea gogor salatu dute, izan ere Ondarroarra astero joaten baita Basauriko espetxera sinatzera eta atzo bertan ere han izan zen.
Etxeratek nabarmendu duenez, Iparragirreren osasun egoerak ez du aldaketarik izan. Ondarroarrari eta gaixotasun larria duten gainerako presoei 92. artikulua aplikatzeko exijitu du.

Fíjate bien la próxima vez que te montes

Los aranceles de Trump se vuelven contra las automovilísticas de EEUU

Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)