Argindarrik gabe, ilunpetan ekin diote Ziburuko ikastolan eskolei. Laida Mujikak gurasoen izenean Guy Poulou alkateak gaurko argi indarra berriz jarriko zuenaren esperantza bazutela adierazi du Info7 irratian baina ez dela hala izan. Hala ere, arratsalderako gurasoek eurek ezarriko dute argi indarra ikastolan.
Egoera ez dela erraza adierazi du Mujikak, haurrentzat eta gurasoentzat egoera zaila izan arren bertan jarraituko dutela adierazi du. Poulou alkateak pasa den astean eguneko isuna 100 eurotik 400era igotzeko eskaera egin zuen eta polizia bidaltzeko prest agertu zen.
Mujikak Zokoan gaur arte eskola publikoak zuen egoitza hutsik dagoela gogoratu du eta ez duela ulertzen zergatik ez dieten hura erabiltzen uzten. Herritarrei mobilizaziorako deia egin die, heldu den larunbaterako deitu duten manifestazioa aipatuz. Orain arte beste bideetatik saiatu diren arren, orain mobilizazioaren bidez Ziburuko alkatearen jarrera aldatzeko beharra azpimarratu du.
Kaskarotenea gaur goizean. (Maite BIDARTE / INFO7 IRRATIA)
Kontzentrazioak egunero
8koaren aurretik egunero elgarretaratzeak deitu dituzte Ziburun. Herri sarrerako itzulgunean 17.30ean izan dira ostirala bitarte. Ostegunean, gainera, herri biltzarra deitu dute Ziburun gaia aztertzeko, 19.00etan izango da Baltsan elkartean.
Poulou auzapezak arginarra ez duela emanen erran du, eta "gorren elkarrizketa" dela dio @seaskaikastola pic.twitter.com/fXiRKvkc05
— kazeta.info (@kazetainfo) November 3, 2014