NAIZ

Adarra Saria jaso du Ruper Ordorikak

Musikaren Nazioarteko egunean jaso du Ruper Ordorikak Adarra Saria Victoria Eugenia Antzokian. Musikari oñatiarrak kontzertu berezi batekin ospatu du saria.

Ordorika sariarekin. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
Ordorika sariarekin. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Donostiako Udalak Donostia Kulturaren bitartez iaz sortu zuen Adarra Saria, urtero euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati omen egiteko.

Lehenbiziko edizioan, sari hori Mikel Laboaren «sorkuntza-lanari eta jeinuari» eman zitzaion. Aurten berriz, Adarra Sariaren batzordeak Ruper Ordorikari eman dio eta kontzertu berezi batekin ospatu du Victoria Eugenian.