Emakume uholdea bizi izan dute eguerdian Euskal Herriko kaleek. Goizean-goizetik ikusi da martxoaren 8 hau berezia izanen zela, baina 12:00ak aldera hartu duen dimentsioak aurreikuspen asko gainditu ditu. Euskal Herriko hiriburuek irudi ikusgarriak utzi dituzte, milaka emakumek planto egin eta kaleak eta plazak hartu dituztenean.
Planto egiteko deia zegoen eta planto egin dute. Iruñean Sarasate pasealekuaren luze eta zabalaera guztia hartu dute, gauza bera Bilbon Arriaga plazan lehenbizi eta kale Nagusian ondoren edo Donostiko Bulebarrean. Gasteizko Andra Mari zuriaren plaza ere ez da sartu nahi zuen jende guztiarentzako aski izan. Baionan, aldiz, Herriko Etxeko plazan bildu da Ipar Euskal Herriko emakume andana. Eta asko hiriburuetara gerturatu diren arren, herri askotan ere izan dira mobilizazioak.
#M8planto Decenas de miles de mujeres marchan por la Gran Vía bilbaina. #GrebaFeminista pic.twitter.com/eDojuo2rb8
— agustin goikoetxea (@goikodeustu) 8 de marzo de 2018
Herri batetik bestera hedatu den oihua argia izan da. «Gora borroka feminista!». Eserialdiak manifestazioarekin uztartu dituzte eta asko izan dira bidean mobilizazioetara batu direnak.
Eserialdia orain Bulebarrean. Aldarrikapen eta festa giroa nagusi. Literalki emakume uholdetzarra #m8planto pic.twitter.com/wwBHswtPiX
— Ariane Kamio (@arianekamio) 8 de marzo de 2018
Orokorra izan da mugimendu feministak Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan egin duten balorazioa, mobilizazioak aurreikuspenak gainditu dituela azpimarratuz eta, batez ere, bihartik aurrera borroka feministan jarraitzeko eskaria eginez. Gaur bizitakoa «historikoa» izan dela ere errepikatu dute behin baino gehiagotan.
🎥 Gazte, heldu denok bat eginik Baionako herriko etxearen aitzinean #GrebaFeminista #M8PLanto pic.twitter.com/hxpqg2sOrQ
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) 8 de marzo de 2018
Bide mozketak ere herri ugaritan eman dira eta aldarrikapen egunaren giro alaiarekin bat eginez, musika, dantza eta ikuskizun desberdinak izan dira.
Hala ere, ez da eguerdira arte itxaron behar izan gaurkoa egun desberdina izanen zela asmatzeko. Gauerdian zaratan handi batek bizilagun ugari esnatu ditu herri eta hiri desberdinetan. Greba eta borroka feministaren aldeko oihuak kazeroladaren zaratarekin bat egin duenean. Eta 08:00ak aldera informazio taldeak auzo eta herrietan barreiatu dira, ondoren ikusiko ziren mobilizazio erraldoien aurrekari gisa.