NAIZ+

Ikurrinak eta presoen eta Altsasukoen aldeko aldarriak Tourraren eguneko argazkian

Aukera handirik ez zuten, egia esan, Tourraren antolatzaileek eguneko argazkia aukeratzen hasita nekez topatuko zuten ikurrinik gabeko irudirik. Egunero «Pic of the day» izenburuarekin hedatu ohi du antolakuntzak eguneko argazkia, gaurkoan presoen gerturatzea eta Altsasuko gazteen askatasun eskariak ageri dira. 

Etapa ostean eguneko laburpen gisa edo eguneko argazkia argitaratu ohi du Tourreko antolakuntzak bere Twitter kontuan eta goian ikusgai duzuena da gaur aukeratu dutena.

Tom Dumouliin ageri da, gaurko erlojuaren aurkako irabazlea eta atzean gaur ibilbideko hamaika puntutan ikusi ahal izan den irudia. Hiruzpalau ikurrina ikusi daitezke, baita presoen etxeratzearen aldeko hiru banderola eta Nafarroako bandera tolestu bat ere. Atzeko pankartan «Altsasukoak aske» aldarria, erraz irakurri ezin daitekeen arren.

Txioaren testuan, begiak bihotzez ageri den irudia, pozik geratu baitira gaurkoarekin Tourreko antolatzaileak. Horren adibide, Euskal Herriari eskerrak emanez hedatu duten txioa; ingelesez, frantsesz... eta euskaraz:

Esker mezu dezente

Sarean beste askok ere goraipatu du euskal zaleen erakustaldia. Txirrindulariek:

Kanpoko zaleek:

...eta lanera etorritakoek:

Pasa da Tourra, Euskal Herrian izan denaren zalantza izpirik gabe.