![Herritar talde bat, Bouteflikaren dimisioa kalean ospatzen. (Ryad KRAMDI/AFP)](/media/asset_publics/resources/000/588/735/article_main_landscape/argelia.jpg)
Ohar baten bidez, Tayeb Belaiz buru duen erakundeak onartu du Bouteflikaren dimisioa, trantsizio faseari hasiera emateko ezinbesteko urratsa dena.
Parlamentuak eta Senatuak Kontseilu Konstituzionalaren ebazpenari oniritzia eman bezain pronto, Senatuko presidenteak, Abdelkader Bensalahk, bere gain hartuko du estatuburu kargua eta 90 eguneko epean hauteskundeak deitu beharko ditu. Berak ezin izango du hautagai izan.
Prozesu horretan beste bi figura nabarmenduko dira: Nouredin Bedaui Barne ministro ohia, trantsizioko Gobernuaren buruan kokatuko dena, eta Ahmed Gaïd komandanteburua, herrialdean itzal handiko gizona dena.
Otsailaren 22tik protesta jendetsuak izan dira Aljerian, Bouteflika bosgarren agintaldi baterako aurkeztu ez zedin eta kargua utz zezan, baina baita herrialdean boterean dagoen sisteman sakoneko aldaketak egon daitezen.
Laugarren agintaldia ofizialki hilaren 28an amaitzen zen arren, atzo eman zuen dimisioa Bouteflikak, kaleko protestek eta Armadaren presioak bultzatuta.
Egun bakar bat lehenago, apirilaren 28an agintaldia amaitu aurretik «trantsizio fasean erakundeen funtzionamenduari jarraipena ematera bideratutako neurriak» abian jarri behar zituela agindu zuen herrialdeko Presidentziak, ohar bidez.
Ikusteko dago oraindik kaleek nola hartuko dituzten herrialdean gertatutako azken aldaketak eta protestek jarraituko ote duten.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)
Descubren ‘oxígeno oscuro’ en fondos marinos, replanteando el origen de la vida
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)