Iratxe Sorzabal eta bere ama Mari Nieves Diazen ikuspuntutik torturan sakontzen duen ‘Bi arnas’ dokumentala asteartean zabaldu dute Kataluniako telebista publikoan, eta oihartzun handia izan du. Zehazki, 193.000 pertsona bildu ditu pantaila aurrean, eta ordu horretan, prime-timen, Katalunian gehien ikusitakoa izan da. ‘Sense ficció’ izeneko saioan zabaldu dute.
AVANÇAMENT AUDIÈNCIES | #TV3 lidera el dimarts a 4,5 punts de la segona!
— Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals (@CCMA_cat) March 15, 2023
Els 4 programes més vistos van ser de la cadena i líder de la franja!
El #senseficcióTV3 també va ser el més vist de la franja!#audiènciesTV3 #lídersTV3 pic.twitter.com/ORWtGT9UFd
Iratxe Sorzabalen eta haren amaren, Mari Nieves Diazen, istorioa eman duen lehen telebista katea izan da TV3. %10,1eko ikusle kuota lortu du eta, kateak emandako argibideen arabera, emisio osoan zehar audientzia oso egonkorra izan du.
«Dokumentala torturaren errealitatea salatzeko eta ezagutarazteko egin genuen eta Katalunian halako datuak lortzea guretzat oso urrats garrantzitsua da», nabarmendu dute dokumentalaren egileek prentsa ohar batean.
Gogora ekarri dutenez, ‘Bi arnas’ «torturari buruzko testigantza da, injustizia baten isla, eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal. Dokumentalak, gainera, Paco Etxeberria auzi-medikuaren eta Serge Portelli epailearen lekukotzak bildu ditu. Ahots horiekin guztiekin batera, Nekane Txapartegiren testigantzak osatzen du dokumentala, modu horretan torturak duen izaera sexista agerian utziz».
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira TV3k eta Catalunya Ràdiok prestatu duten programazio bereziaren baitan estreinatu da telebistan lan hau; aurretik Donostiako Zinemaldian eta Euskal Herriko 60 toki baino gehiagotan ikusi ahal izan da.
Sorzabalen kasua telebistaz jarraitu duten Kataluniako ikusle batzuk hunkituta ageri dira sare sozialetan:
Feu-vos el favor de veure el documental @BiArnas, al @senseficcio d'avui.
— Clara Tur (@ClaraTurM) March 14, 2023
Imprescindible per a no deixar que les tortures quedin impunes, per a recordar-nos el país en què vivim. Per a no oblidar, ni deixar de lluitar.#TorturaEuskadiTV3 https://t.co/xGGELyfdBH
Per si no l'heu pogut veure... Molt més que un documental#NiOblitNiPerdó
— Caterina Lliure ️ (@cotodol50) March 14, 2023
Sense ficció - Bi Arnas (Dues respiracions) https://t.co/mwa2YPR6fI
Ze gogorra #BiArnas #TorturaEuskadiTV3
— .·.·.ekaitz.·.·. (@ekaitz_garate) March 14, 2023
Eskerrik asko @senseficcio @montsearmengou imprescindible la vostra feina de difusió!