
Egoitza pribatu batean ekin dio ikasturteari Seaskaren 31. ikastolak, Beskoitzekoak, eta ez da argi Herriko Etxeak ikastola eraikitzeko utzitako zelaiean epe motzean eraiki ahalko dutenik ikastetxe berria. Beskoitzeko Udalak uztailean erabaki zuen herriko eremu bat ikastola berria eraikitzeko Seaskari uztea; orain, Parisko Gobernuak Baionan duen ordezkariak, Patrick Dallennes suprefetak, erabaki hori bertan behera uzteko agindua eman du.
Suprefetak Falloux legea oinarri hartuta dio erakunde publikoek ezin dutela lagundu «irakaskuntza pribatua» eta ikastola eraikitzeko eremua uztekotan «merkatuaren prezioaren araberako salmenta» izan beharko litzatekeela.
Le Journal du Pays Basque egunkariari Herriko Etxeko ordezkariek adierazi diote ez dutela, oraingoz, erabaki honen inguruko iritzirik eman asmo. Egunkari berari suprefetak esandakoaren arabera «ez gaude Hendaiako egoera berean», oraindik dosierra abiapuntuan delako.
Hendaiako aferaz erantzuna heldu den astean
Hendaiako kasuan ere suprefetak debekatu egin zion Udalari ikastolari laguntza eskaintzea. Atzo Paueko Auzitegian aztertu zuten gaia eta heldu den astearen hasierarako espero da azken erabakia. Hendaiako kasuaren ostean Seaskak protesta eta sustengu ekimen andana abiarazi zituen eta pasa den ekainean manifestazioa egin zuten Baionan ikastolentzat lege propio bat galdeginez.

Muestras junto a Zubieta arrojan el mayor índice de contaminación por incineración en Europa

Un árbol único, que solo existe en siete pueblos navarros, está en plena floración

Más de 130 académicos vascos firman un manifiesto contra la reindustrialización armamentística

Aranceles de Trump para islas deshabitadas, bases militares y territorios con la ikurriña
