Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea
Tiempo de hoy
GOIZ EURITSUA, ARRATSALDEAN LASAITUZ. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta euri giroa nagusituko da. Goizean zaparradak mardulak eta ugariak izango dira, bereziki ekialdean, non ez den baztertzen uneren batean ekaitzak jotzea ere. Arratsaldean askoz euri gutxiago botako du eta leku askotan aterruneak luzeak izango dira. Haizeak ipar-mendebaldetik eta zakar joko du, gauean hego-
mendebaldetik finkatuz. Tenperaturek nabarmen egingo dute behera, giro freskoa nagusituz.
Mañana
Goizean hodei asko izango da, bereziki Kantauriar isurialdean eta bertan euri zaparrada batzuk izango dira. Hego-isurian hodei asko izango da, baina euri gutxi izango da bertan. Arratsaldean ipar-isurian ere euria gutxituko da eta aterrune batzuk izango dira. Hegoaldean aldiz, hodeiak eta ostarteak eta giro lasaia nagusituko dira. Mendebaldeko haizeak zakar joko du, bereziki kostaldean. Tenperaturek are gehiago egingo dute behera eta giro fresko xamarra izango da.