El tiempo

Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Iker Ibarluzea

Iker-ibarluzea-signature

Tiempo de hoy

EGUZKITSU ETA EDER. Goizean behe-lainoa agertuko da barnealdeko bailaretan, eta asko kostako zaio jasotzea, bereziki Ebro bailaran, bertan goizean giro tristea izango da. Arratsaldean, behin behe-lainoa jaso ostean, lurralde osoan apenas ikusiko den hodeirik, eta giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuz. Goizean hotz handia izango da, baina ondoren tenperaturek koska pare bat egingo dute gora.


Mañana

Beste behin, behe-laino trinkoa agertuko da Ebro bailaran, eta dezente kostako zaio jasotzea. Hala ere, eguerdirako jasoko du eta giro ederra nagusituko da bertan. Gainontzeko lekuetan goizean zerua ia erabat urdin agertuko da. Arratsaldean antzeko joerak jarraipena izango du, non zeruan apenas ikusiko dugun hodeirik eta giro eguzkitsu eta ederra nagusituko den. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da eta tenperaturetan ez da aldaketarik emango, barnealdean giro freskoa nagusituz.