Sevillan, etxetik 882 kilometroetara preso dagoen Iñaki Arakama euskal preso politikoaren iloba, bere mutil-laguna eta hirugarren lagun batek auto istripua jasan zuten larunbatean, arratsaldeko 18:00etan, Bejaren, Salamancan, asteburuko bisita egin eta etxera bueltarako bidaian, Etxeratek jakinarazi duenez.
Autobidean txakur bat harrapatu ondoren, bolante-kolpeak jo behar izan zituzten kotxea bidetik ez ateratzearren eta, azkenik, hesia kolpatu ostean kotxea gelditzea lortu zuten. Kolpe-leungailu eta ezkerreko argiak apurtu zitzaizkien. Hala ere, etxerako bideari ekin ahal izan zioten jarraian.
Bi izan dira beraz asteburuan euskal presoen senideek pairatutako auto istripuak. Herenegun iragarri bezala, Jaenen preso dagoen Premin Sanpedro euskal preso politikoaren bi anai eta gurasoek kotxe istripu bat pairatu ostean, Jaengo espetxera (800 km) asteburuko bisita egiteko bidean.
Etxerat Elkarteak, ohar baten bidez, «bidai luze bezain arriskutsuak egitera behartatuta izaten direla», salatu dute, dispertsioak ehunka istripu eta 16 hildako utzi dituela gogora ekarriz.