Eguraldia

Iker Ibarluzea

Iker Ibarluzea. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Iker Ibarluzea

Iker-ibarluzea-signature

Gaurko eguraldia

JASOTZERA EGINGO DU. Goizean hodei asko izango da ipar isurian eta bertan zaparradaren bat edo beste izango da, bereziki ekialdean. Hego isurian ateri egongo da eta ostarte batzuk irekiko dira. Eguerditik aurrera lurralde osoan ateri egongo da eta ostarte zabalak izango dira. Gauean erdi eta goi mailako hodeiak ugarituko dira, baina ateri eutsiko dio. Ipar/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da. Tenperaturetan ez da aldaketarik espero; hotz puntu bat izango da, barnealdean batik bat.



Bihar

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizean. Betiere hodeiak trinkoagoak izango direla ipar isurian eta ekialdean, eta ez da baztertu behar tantaren bat botatzea. Gainerako lekuetan ateri egongo da. Arratsaldean antzeko joera errepikatuko da. Ipar-ekialdean eta bereziki Ipar Euskal Herrian euri pixka bat izango da. Mendebaldeko haize leuna nagusi dela, tenperaturetan gorakada txiki bat antzemango da, nahiz eta epel kutsu handirik ez den izango.