Iker Ibarluzea
Iker Ibarluzea
Gaurko eguraldia
ZERTXOBAIT EZEGONKORRAGO. Hodei ugarirekin hasiko da eguna lurralde osoan, bereziki ekialdean. Hala ere, ez da euririk espero eta giro lasaia izango da. Arratsaldean hodei trinkoak eta ostarteak tartekatuko dira, baina oraindik ere hodeiak ugariagoak izango dira ekialdean eta baliteke Nafarroa ekialdean zaparradaren bat botatzea. Gauean denean zerua estalirik geratuko da. Hego haizeak zakar jotzen jarraituko du. Tenperaturetan ez da aldaketarik espero.
Bihar
Zerua oso estalirik agertuko da goizean goizetik eta hodeiek han-hemenka zaparradaren bat edo beste utziko dute, bereziki ekialdean eta barnealdean. Hala ere, oro har ez da euri askorik espero. Arratsaldean zerua ez da hain ilun agertuko eta euritarako joera txikiagoa izango da, nahiz eta oraindik tarteka zertxobait bustiko duen, bereziki barnealdean. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, baina ez hain zakar. Tenperaturek behera egingo dute.