Iñaki Imaz donostiarraren aurkako euroagindua aztertu du gaur Paueko Helegite Auzitegiak eta Fiskaltza Espainiaratzearen alde agertu da.
Auzitegiak datorren irailaren 18an jakinaraziko du bere azken erabakia zein den. Bitartean, euskal herritarrak aske jarraituko du, baina Hendaiako polizia-etxera sinatzera joateko baldintzapean.
Pauek euroagindua onartuko balu, Imazek errekurtsoa jartzeko aukera izango luke.
Imaz pasa den abuztuaren 8an atxilotu zuen Polizia frantsesak Hendaian, emaztearekin eta haurrarekin batera zihoala. Paueko Auzitegira eraman ondoren, aske geratu zen, baldintzapean.
Bestalde, Arturo Villanueva errefuxiatu nafarraren aurkako epaiketa irailaren 25era atzeratu dute.
Villanueva abuztuaren 27an atxiltou zuen Polizia frantsesak Urruñan. Errefuxiatu politikoa Belfasten egon zen hainbat urtez, eta duela gutxi itzuli zen Lapurdira. Bizitza guztiz publikoa eta normala egiten zuen bertan.
Ez da haren aurkako auzia atzeratzen den lehen aldia. Bitartean, espetxean jarraituko du.