Igande eguerdiko Eusko Label Winter Serieseko finalera begira, pilota aukeraketa izan dute asteazken honetan Goikoetxea eta Lekerikak batetik, zein Erkiaga eta Ibarluzeak, bestetik, Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Txapeldun bikote bakarra izango da, baina Iñaki Osa Goikoetxearen profesional bizitza luzeko azken partida izanik, material aukeraketa honek ere zirrara berezia eragin du, honen ostean beste halakorik ez baitu berriz egingo Zumaiako aurrelariak.
«Azkenean iritsi da», adierazi du aukeraketaren osteko adierazpenetan "Goikok". «Neurri baten ez duzu iritsi dadin nahi, baina era berean, bai nahi duzu iritsi dadila, behin ekainean erretiroa hartuko nuela aditzera eman eta gero. Parerik gabe eguna izango den itxaropena daukat. Agian emaitza ere aldekoa izango da, baina garrantzitsuena egunaz gozatu ahal izatea izango da», onartu du.
«Nire karrerako azken norgehiagoka final bat izatea eta pilotalekua jendez kepo dela gainera, parekorik ez duen zerbait da pentsatzea bakarrik. Jende asko etorriko da eta tartean Zumaiatik bertatik lagun mordoa espero ditut ere. Halakoetan, gozatu egin behar da, besteren gainetik», azpimarratu du aurrelari gipuzkoarrak, balizko garaipen edo porrot baten gainetik.
Kantxan lagunik ez
Hasteko eta bat materialaren arteko alde apur bat izango da sakean zeinen eskuetan izango den araberas. Hala, 108 gramuko hiru pilota hautatu dituzte Goikoetxea eta Lekerikak, itxura baten biziagoak, Erkiagak eta Ibarluzeak baino, 106 gramuko hiru pilota apartatu dituzte-eta. Finalerdietan Ispastergo aurrelariak eta bere bikoak lauzpabost tantotik behin pilota aldatu zuten, materiala larregi berotu eta biziegi bihurtu ez zekien. Aurkarien ahala aintzat hartuta, baliteke antzeko estrategia erabiltzea, baina noski, horiek iganderako gorderik geratzen diren kartak dira, inondik ere.
Esan gabe doa Eusko Label Winter Series honetako finaleko izarrak aurreko koadroetan daudela. Ondorioz, Erkiagari pilota gainetik pasatzen ahaleginduko dira Goikoetxea eta Lekerika eta beste hainbeste egiten saiatu beharko dute Erkiagak eta Ibarluzeak Goikoetxearekin. Izan ere, behin partida martxan jarrita, kantxa barruan ez dago lagunik, ezta gezurrik ere. Bakoitzak berea jokatu behar du eta garaipena da helburua, Iñaki Osa Goikoetxeak bilatzen duen gozamen berezi horretaz gain.
«Aritzek ni saihestu nahiko nau partida hasi aurretik bertatik, baina ni beregana hurbilduko natzaio, ‘gerra psikologiko’ apur bat egiteko. Badakit bere ‘egoa’ nola ikutu eta saiatuko naiz agian amarru edo trikimailuren bat erabiltzen kontzentrazioa apur bat bada ere gal dezan», aipatu du, nolanahi, Goikoetxeak, irribarrez.
Baina igandean, noski, irribarreak gerorako izango dira. «Behin materiala aukeratzen den unetik bakoitzak berean zentratu behar du, ahalik eta pilota egokienak aukeratzeko, partidan ahalik eta sendoen aritzeko. Eta noski, partidan Aritzi pilota kendu beharko diogu. Ahalik eta gutxien sar dadila jokoan; zazpigarren koadroan pilota entregatu baino, hamarretik egin ditzala bere aztikeriak. Gure aldetik, berriz, ahalik eta pilota gutxien galdu beharko dugu», laburbildu du Iñaki Osa Goikoetxeak.
Irabazteko nahiarekin, kontuz
Aurrelari zumaiarrak duela bi urteko Eusko Label Winter Serieseko finala galdu zuen eta Lekerikak, berriz, iazkoa, tanto bakarraren faltan laga zuen irabazteke. Aurkarien irabazteko antsia hori baliatu nahiko lukete, bere aldetik, Aritz Erkiagak eta bere atzelari Ibarluzeak, nahiz eta azken honek ere akaso urduritasun pountu bat nabaritu dezakeen igandeko finalean.
«Lasai gaude une honetan. Lanak eginda daude eta, beraz, badakigu zer den finalaren bezperako egun hauetan egin behar duguna igandean behar bezalako lana egiteko», onartu du Aritz Erkiagak, igandeko finala noiz iritsiko zain.
[eu] 404 errorea
Eskatutako orria ez da aurkitu
Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.
Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.
[es] error 404
La página solicitada no se ha encontrado.
Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.
También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".
[fr] erreur 404
La page demandée n'a pas été trouvée
Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.
Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".
[en] error 404
The page you requested was not found.
It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.
It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".

«Decimos ‘agur’ como toca, era el momento y preferimos dejarlo aquí»
Terminar el Topo, Txomin Enea II, la ZBE, Illunbe y el miniestadio… la Donostia de 2025
Los Chikos del Maíz declaran una «tregua indefinida» con cameo de Oskar Matute
Inteligencia artificial: aprender a hacer buenas preguntas
Muere Mila Idiakez, referente abertzale y activista feminista