Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Euskal zinema: zer dator 2025ean?

Aurten izenburu garrantzitsuak izan ditugun arren, euskararik ez da apenas entzun gure pantailetan; alde horretatik, 2024a ez da bereziki oparoa izan. Egoerak hobera egingo duela dirudi: urte berriko euskal fikzioaren ortzi-muga nahiko argitsua da.   

«Karmele», «Maspalomas», «Singular» eta «Anekumen» pelikulen filmaketetako irudiak.
«Karmele», «Maspalomas», «Singular» eta «Anekumen» pelikulen filmaketetako irudiak. (Moriarti, Txintxua Films, Vidania Films & Señor y Señora)

Film luzeak. Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik ‘Maspalomas’ aurkeztuko dute. Protagonista Vicente izango da, 75 urteko gizonezko homosexuala. Tramaren ekintza nagusiak bikoteak uzten duenean hasiko dira; zahar egoitza batean sartuko dute, eta bertan bere identitatea ezkutatzea erabakiko du. Jose Ramon Soroiz, Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Zorion Egileor eta Kepa Errasti aktoreak ditu protagonista. 

Asier Altunak, Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ liburua oinarri hartuta  zuzendu duen ‘Karmele’ pelikulak ere argia ikusiko du. Karmele (Jone Laspiur) erizain euskaldun bat da, 1930eko hamarkada amaieran Estatu frantsesean erbesteratuta dagoena. Han, Txomin ezagutuko du (Eneko Sagardoy), tronpetista bertutetsu bat. Bikoteak maitasun eta konpromiso politikoko istorio bat biziko du, Paris, Caracas eta Euskal Herria kokaleku izanik.

Alberto Gastesi donostiarrak bere bigarren film luzea ekarriko du: ‘Singular’. Alex Merinorekin batera idatzi du gidoia, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey aktoreak izango ditu protagonista. Dianaren istorioa kontatuko du filmak, adimen artifiziala oinarri dituen hizkuntza ereduekin lan egiten duen unibertsitate irakaslearena.

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren  ‘Jone batzuetan’ filmean, Jone 20 urteko neskaren istorioa ezagutuko dugu: Bilboko Aste Nagusian zehar lehen aldiz maiteminduko da. Bitartean, etxean, aurre egin beharko dio bere aitaren gaixotasunaren aurrerapenari.

David Perez Sañudok lan berria dakar eskuartean. ‘Sacamantecas’ filmean  XIX. mendean 13 eta 55 urte arteko sei emakume bortxatu eta hil zituen gizonezkoaren bizitza hizpide izango du. Hiru pertsonaiaren istorioa du kontagai: hiltzailea, justizia bila ari dena eta, azkenean, egia aurkitzen duena.

Zeresana emango duen beste bat, ‘Ikusmira berriak’ programan hautatu zuten Irati Gorostidiren ‘Anekumen‘ da; Gorostidi beraren film labur bat garatuz, ‘Ortzadarra’ izeneko elkarte bati buruzko benetako gertaeretan oinarrituta dago; elkarte horretako kideak  izan ziren Gorostidiren gurasoak, besteak beste.

Azken urteotako loraldiari jarraiki, euskal animazioak zeresana ematen jarraituko du bi izenburu nabarmeni esker. ‘Decorado’, Alberto Vazquezek 2016. urtean Cannesen estreinatutako izen bereko film laburrean oinarrituta dago, eta  Jose Luis Agreda  ‘Robot Dreams’-eko arte egileak zuzendu du.

Bigarrena, ‘Winnipeg Itxaropenaren Itsasontzia’, Elio Quiroga eta Beñat Beitiaren animaziozko lana da, eta Victor aita alarguna eta Julia bere alabaren istorioa azalduko du: Estatu espainoletik alde egin zuten 1939. urtean, Bartzelona frankisten esku geratu zenean.

Ziurra ez bada ere, «litekeena da Paul Urkijoren ‘Gaua’ 2025ean estreinatzea», aipatu dute Irusoin ekoiztetxekoek. Urtarrilean hasiko dituzte filmaketa lanak. Fantasiaren eta errealitate historikoaren artean mugituko da, baina oraingoan euskal mitologiaren gaueko munduan murgilduko da.

Dokumentalak

Beñat Iturrioz ‘Enarak’ musika taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collagea eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean. Musikarekin jarraituz, Itoiz musika taldearen zinta batzuk berreskuratu eta taldeari buruzko dokumentala sortu dute Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka zinemagileek: ‘Itoiz udako sesioak’.

Pello Gutierrezen ‘Erreplika’ ere 2025ean  lurreratuko da zinemetan. Hutsuneei buruzko filma da. Juanmi Gutierrez zinemagilea –Pelloren aita– duela urte batzuk hil zen. Orain, denbora igaro dela, bere filmetara itzuli da eta oso pertsonala den oroimen ariketa bat egin du.

Gariza Films ekoiztetxeak aldiz, AMUGErekin elkarlanean, Bilboko Otxarkoaga auzoko emakume ijito talde baten istorioa azaltzen duen ‘Empoderío’ lana ekarriko digu. Emakume hauek hilabeteetan zehar inprobisazioaren bitartez antzezten ikasteko elkartu dira.

Telesailak

Pantaila txikian ere izango ditugu izenburu nabarmenak: ‘Zeru ahoak’; ‘Hondar ahoak’-en segida izango da, edo, Koldo Almandoz zuzendariaren hitzetan, «Nerea Garcia protagonistaren bizitzaren jarraipena».

‘Desagertuta’, aldi berean euskaraz eta gaztelaniaz grabatu duten telesaila da.

‘Ilargi gorria’ bost ataleko thriller fantastikoa izango da, bereziki 16-30 urte bitartekoei zuzendua.

Amaitzeko, Marramiau kolektiboaren eskutik ‘Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz’, haurrei eskainitako animaziozko telesaila da. Ekai eta Nahi estralurtarrak ezagutuko ditu Izeik, urteetan itxita egon den argi-zubi bat irekiko baitute, bi planeten artean bidaiatzea ahalbidetzen duena.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".