Jone Goirizelaia abokatuak NAIZi adierazi dionez, Auzitegi Nazionalean egin dituzte Aurore Martin kaleratzeko tramite guztiak eta epaileak ezarritako 15.000 euroko bermea ordaindu dute.
Gaur goizean diru bilketa masiboa egin dute Ipar Euskal Herrian, Baionan eta Donibane Garazin zehazki. 400 pertsona inguruk parte hartu dute bertan eta bildu dituzte Aurore Martin askatzeko beharrezkoak ziren 15.000 euroak.
Goirizelaiak berak adierazi duenez, goizean hitz egin du Batasuneko militantearekin eta pozik dagoela aitortu dio. Artean ez zuen jaso bere baldintzapeko askatasunaren inguruko jakinarazpen ofizialik.
Abokatuari eskertza mezua igorri dio, azken asteetan bere askatasunaren alde borroka egin duten guztiei zuzendutakoa.
Mundua
«La ministra Robles me dijo que pasemos página, que nos olvidemos del ‘caso Almería’»
Euskal Herria
Pradales invita a Muguruza a un debate «honesto» tras la polémica por su actuación en Martutene
Euskal Herria
«Hay que aprovechar los momentos políticos favorables para la denuncia de la tortura»
Kirolak
Suspenden el Maratón de Donostia por las fuertes rachas de viento
Euskal Herria